Getariako herria, bere historia eta bere inguru eta leku tipikoei esker oso goraipatua izan da. Lurraren bira eman zuen lehen pertsona, Juan Sebastian Elkano marinelaren txokoa izanik, egun, itsas tradizioa eta jarduera mantentzen duen herri bat da, Kantauri itsasoko arrantza porturik garrantzitsuenetariko bat delarik. Kirol portu eder bat azaltzen du, eta herrian zehar paseatuz, itsas usaina nabarmena da. 
Bere gastronomia oso preziatua da eta ugariak diren parriletatik arrain gozoenak dastatzeko parada izango dugu, txakolinarekin lagunduta. 
Egun, herrian, aire modernoagoak arnasten dira ere, horrela Balenziaga jostuna eta auzokideen izaera kosmopolitagoa lekukoak direla esan dezakegu.

Getariako herritik abiatuko gara, N-634 errepidea herri barnetik pasatzen denarekin lotzen den Meako (Meagas) errepidea hartuz.1,8 km.tara ezkerrerantz, Eizaga auzora eta Santa Barbarara doan bidea hartuko dugu. Hemendik 1 km.ra dago.

Donostiatik 25 km.tara eta Bilbotik 75era. Miarritze, Iruņea eta Gasteiztik ordu bete baino gutxiagora. Euskal Herriko erdigunean dagoela esan genezake.