Komentatu dugun modura, Euskal Herriko hiri garrantzitsuenetatik ordu bete baino gutxiagora kokatzen da Itsas Lore. Beraz, hiri hauek eskaintzen dituzten monumentuak, erakusketak eta ekintza desberdinak ikusi ahal izateko aukera ezin hobea aurkituko duzue.
Gertuagoa, eta agian ez hain ezagunak baino bezain ikusgarriak: Arantzazuko tenplua, Loiolako basilika, Zumarraga (hiru tenpluen ibilbidea); Pagoetako Parke Naturalaren barruan Agorregiko burdinola eta errotak, Zumaiako flysch-a (labarretako eraketa geologiko ikusgarria), Ekain haitzuloaren erakuslekua (2003. urteko maiatzean); Gipuzkoako barnealdea: Azpeiti-Errezil-Tolosa, Oriotik, Donostiara Igeldotik abiatuz,... 
Dena den, Xeri edo Antton beti prest izango dira, zuei aholkatzeko, eta zuen interesa edota adierazpenen arabera, gustu askoz, behar dituzuen iradokizunak eta proposamenak egiteko.